Aurtengo Egia-Iriondo memoriala, bertan behera

0

Asteetako lanketan murgilduta egon arren Gabonetan ohikoa den lasterketa antolatzeko, Ondarroako Udalak eta Ondarroako Atletismo Taldeak aurtengo Egia-Iriondo memoriala bertan behera uztea erabaki dute.

“Badakigu jendea gogoz zegoela, eta baita udala zein Atletismo Taldea ere, eta prestaketa lanak ere aurreratuta genituen, baina Covid-19aren bilakaera ikusita, batez ere umeengan izaten ari den eragina, bertan behera uztea erabaki dugu. Asko dira lasterketan parte hartzera zein ikusle modura gozatzera hurbiltzen diren herritarrak, nagusi zein ume, eta jende pilaketa handia ematen da Alde Zaharrean, nahiz eta aire zabalean izan, oso metro gutxitan”, esan du Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak.

Iaz ere Covid-19a zela eta ezin izan zen Egia-Iriondo memoriala ospatu. Aurten, ahaleginak ahalegin eta planteamendu berriak edo moldatutakoak egon arren mahai gainean, berriz ere bertan behera uztea erabaki da, jende pilaketa handiak saihesteko Eusko Jaurlaritzak egindako gomendioei jarraituz.

Ikusi hemen 2018an egin zen Egia-Iriondo lasterketako argazkiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina