2022ko Mendi Erronka abiarazi du Ondarroako Udalak

0

Ondarroako Udalaren kirol sailak 2022ko mendi erronka ipini du martxan. Helburua herritarren artean kirola sustatzea da eta lehenago ere ondo funtzionatu zuen modu bera aukeratu da aurten ere. Hilero zozketa bat egingo da bidalitako argazki guztien artean, eta urte amaieran, zozketa berezi bat.

Argazkiak komunikazioa@ondarroa.eus posta elektronikora bidali behar dira, ahal bada argazkikoen izenekin eta dagokion mendiaren izenarekin.

Helburua herritarrek ingurua ezagutuz kirola egitea da. Horretarako, ez da ipiniko nahitaez igo beharreko mendirik ezta inolako gutxiengorik ere. Mendiren bat igo, argazki bat atera eta komunikazioa@ondarroa.eus posta elektronikora bidaltzen duten guztien artean zozketa bat egingo da hilero: 100 euroko bonu bat herrian gastatzeko.

Ondarroako Udalak, Aurrera Mendi Taldearen laguntzarekin, hilabetero (otsailetik aurrera) mendi bat proposatuko du, eta horietakoren bat igotzen dutenen artean egingo da urte amaierako zozketa berezia: “11 mendi gomendatuko ditugu, eta horietakoren bat igotzen dutenen artean zozketa berezia egingo dugu urte amaieran. Gomendatutako mendiak ez dira zertan hilabetean bertan igo; otsailean gomendatutakoa ekainean igotzeak ere balioko du. Zenbat eta gomendatutako mendi gehiago igo, aukera gehiago urte amaierako zozketa berezia irabazteko”.

BI ZOZKETA EGINGO DIRA:

  • Hileroko zozketa: hilabetean jasotako argazki guztien artean, 100 euroko bonu bat herrian gastatzeko.
  • Zozketa berezia: urte amaieran egingo da, gomendatutako mendiak igo dituztenen artean.

Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak eskerrak eman nahi izan dizkio Aurrera Mendi Taldeari erronka honen antolaketan emandako laguntzarengatik.

Argazki guztiak ikusgai daude Ondarroako Udalaren facebookeko orrialdeko argazki albumean: KLIKATU HEMEN.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina