Ager Solabarrieta eta Maite Badiola Munduko txapeldunak omenduko dira Egia-Iriondo memorialean

0

Abenduaren 10ean (zapatua) lehiatuko den Egia-Iriondo memorialaren amaiera izango da Ager Solabarrieta eta Maite Badiola herritar guztiok batera omentzeko momentua. Horrela erabaki du lasterketa antolatzeaz arduratzen ari den udal kirol sailak: “omenaldi bat egin nahi genien, eta zer hobeto hainbeste herritar batzen dituen herriko kirol ekitaldi bat baino”.

Solabarrieta eta Badiola Munduko txapeldunak dira etzandako modalitateko 10 metroko tiro jaurtiketan. Duela aste batzuk irabazi zuten Muduko Txapelketa Al Ain herrian (Arabiar Emirerri Batuak). Martxoan Europako txapelketa ere irabazi zuten Norbegian.

Solabarrieta, Munduko txapelketako podiumean.
Solabarrieta, erdi-erdian, Munduko txapelketa irabazi ostean.

“Egia-Iriondo memorialaren amaierako sari banaketa ekitaldia leku polita da Agerrek eta Maitek merezi duten omenaldia eskaintzeko”, esan du Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak. “Ze politago omenaldi hau denok batera kirol giroan egitea baino, eta zer hoberik herriko kirolaren eta kirolarien bilgunea den Egia-Iriondo memoriala baino”. Lasterketaren amaieran egiten den sari banaketa ekitaldiaren baitan egingo zaie aitortza Solabarrieta eta Badiolari, Alde Zaharrean ipini ohi den oholtzan. Lasterketa nagusia 12:00etan hasiko da, ohi modura, Berriatuatik Ondarroako Alde Zaharreraino.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina