San Ignazio kaleko igogailuan mantentze eta konponponketa lanak egingo dituzte hiru astez, matxurekin amaitzeko

0

San Ignazio eta Kamiñalde batzen dituen igogailuak urtean izaten dituen matxura kopurua kontuan hartuta eta horrek bizilagunei eragiten dizkien kalteak zelakoak izaten diren jakinda, Ondarroako Udalak igogailuan konponketa sakona egitea erabaki du eta hiru astez itxita egongo da igogailua, gutxi gorabehera.

Igogailuaren makinerian eta sistemetan egingo dituzte lanak Orona enpresako langileek. Alde batetik ohiko mantentze lanak egongo dituzte eta bestetik hainbeste matxura sortzen dituzten makineriaren atalak konpondu eta berrituko dituzte. Lanak uda ostean egitea zeukan aurreikusita udalak eta horrela egingo dira, gaur (irailak 6) hasita.

San Ignazio kaleko igogailua da herriko igogailurik erabiliena eta horrekin batera dituen urteak kontuan hartuta garrantzizkoa jo zen udaletik konponketa sakona egitea. Herritar askok erabiltzen duen igogailua da, hezetasun handiko gune batean dago kokatuta, urteak ere baditu eta gainera sarritan erabilera txarra jasan izan du. Beharrezkoa ikusi dugu konponketa sakon bat egitea, eta horregatik luzatuko dira lanak hiru bat astez. “Gure helburua bizilagunei zerbitzu on bat ematea da eta egokiagoa ikusi dugu orain sakonki heltzea arazoari hemendik gutxira berriz ere igogailua matxuratu eta itxi beharrik egon ez dadin, uda aurretik gertatu zen moduan”, azaldu dute udal ordezkariek.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina