Zapato Azulean gertatutako eraso matxistaren harira, Herri Protokoloaren Koordinazio Mahaiaren adierazpena

0

Eraso matxistei aurre egiteko Herri Protokoloaren koordinazio Mahaiaren zeregina da
erantzun soziala koordinatzea eta aktibatzea. Hortaz, komunikabideetan zabaldu diren azken
berrien aurrean honako hau berretsi behar dugu:

Erasoa jasan duen emakumea* babestea eta laguntzea lehentasuna da, bere egoera eta
beharrak kontuan hartzea. Zauriak eta minak ez handitzea, eta ahal den neurrian, osatzea.
Oso garrantzitsua da inplikatutako pertsonen konfidentzialtasuna gordetzea eta zurrumurruak
ekiditea, oso arriskutsuak baitira eta ez baitute erreparazio prozesuan laguntzen.

Erasotua izan den emakumearen* berbiktimizazioa ekidin beharrean gaude eta berak erabaki
ez duen esposizio publikoa ekiditea dagokigu, bere erabakiak eta denborak errespetatzea.
Bide horretan, alarma soziala piztearekin eta baimenik gabe gertatutakoaren inguruko
informazio konfidentziala zabaltzearekin (xehetasunak ematea, datuak zabaltzea…), ez da
erasoa jasan duenaren intimitatea errespetatzen. Honek guztiak mina erreparatu beharrean
areagotu egiten du.

Gure konpromiso kolektiboa berresten dugu indarkeria matxistaren kontrako borrokan.

Eraso matxistarik gabeko jaien alde lanean jarraituko dugu.

Sinatzaileak: Radixu Irratia, Ondarroako emakumeen Udal berdintasun Kontseilua,
Ondarroako udala, Danak Etxea, Ernai eta Zubi Zahar Ikastola.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina