Kamiñaldeko kalearen egoeraren berri emateko auzotarrekin bilduko da Udala

0

Auzotarrekin bilduko da Ondarroako Udala Kamiñaldeko lur jauziek eragindako arazoen berri emateko. Bilera, gaur izango da 19:00etan portuko Kofradian. Udalak gaiaren inguruan interesa duen guztiari gaurko bilkurara joateko deia luzatu nahi dio.

Azken egunotan izandako euriteekin Kamiñalde kaleko hormako harriak erori egin dira kalea oinezko eta IMG-20160302-WA0005kotxeentzat itxi behar izan du Ondarroako Udalak. Atzo eta gaur goizean, udaleko teknikariak, udal ordezkariak eta geologoak izan dira gunea aztertzen eta nahiz eta oraindik ikerketa sakonago bat egin behar den, denbora batez, kalea kotxe eta oinezkoentzat itxita mantendu beharko du Udalak. ‘Gure asmoa autoentzako errai bat zabalik mantentzea zen baina ikerketa sakonago bat egin arte, teknikariek itxita mantentzeko aholkua eman digute’ azaldu du, Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga, jarduneko alkateak.

Auzotarrekin egingo den bileran emango da egoeraren berri zehatzago. ‘Konponbide moduan igogailua 24 orduz zabalik mantenduko dugu eta larrialdietarako zerbitzuei pasabidea erraztuko zaie baina beste auto guztiak auzotik kanpora atera beharko ditugu’ gaineratu du Bedialaunetak. Autoak noiz eta nola kanporatu adosteko gaur auzotarren iritzia jaso nahi du Udalak. ‘Autoak kaletik ateratzeko neurriak auzotarrekin adostu nahi ditugu, beraiek dira zuzenean ondorioak pairatuko dituztenak eta beraien iritzia oso garrantzitsua da guretzat’ gaineratu du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina