Andra Mari jaietako egitaraua aurkeztu dute udal ordezkariek

0

Azken urteetako ereduari jarraituz baina herritarrengandik jasotako hobekuntza proposamenak kontuan hartuta osatu da aurtengo Andra Mari jaietako programa. Abuztuaren 5etik 17ra bitartean herrian egingo diren 80 jarduerak osatzen dute egitaraua, eta horrez gain jaien atzetik dauden ekintzak ere gehitu dira aurtengo programan.

[IRAKURRI HEMEN JAIETAKO EGITARAUA]

Ion Iñaki Artetxe kultura batzordeburuak eskertu egin nahi izan du herriko talde eta eragileek egindako ekarpena jaien antolaketan parte hartzeko: “gauza asko udaletik antolatzen diren arren, ekimen ugari dira herriko taldeek antolatzen dituztenak, eta horregatik da hain oparoa Andramarietako egitaraua. Oso eskertuta gaude herriko taldeei egiten dituzten ekimen guztiengatik”.

Herriko taldeek aurten ere berebiziko garrantzia izango dute: Dantzarte, Kresala, Artelan, Txilixoka, Aurrera Kirol Elkartea, Ondarroa Arraun Elkartea, Arranondo, OGA…

[IRAKURRI HEMEN JAIETAKO EGITARAUA]

Aurtengo berritasunetako bat ongizate arlotik dator. Beste herri batzuetan egin modura, aurten, abzutauren 13an eta 14an 17:00etatik 18:30era musikarik ez da egongo barraketako eremuan; jai inklusiboak lortzeko bidean, zaratarekiko hipersentsibilitatea daukaten umeen gozamenerako hartu da erabaki hau. “Markina-Xemeinen edo Mutrikun ere egiten da, eta aurten Ondarroara ekartzea erabaki dugu. Egun hauek aukeratu ditugu uste dugulako arratsalde horiek direla umeei bideratutako ekimen gutxien dituztenak”, esan du Irina Alkorta Bedialauneta alkateordeak.

Merina Gris, J.Martina, Lukiek, Luhartz, bertsolariak, LaSala konpainia, Bonberenea txaranga, Mutrikuko Musika Banda… musika eta dantza eskaintza zabala egongo da jaietan.

[IRAKURRI HEMEN JAIETAKO EGITARAUA]

Eraso matxisten arreta zerbitzua aurten ere eskainiko da, 13tik 17ra, arratsaldeko 20:00etatik goizeko 08:00etara. Zerbitzua jasotzeko, telefono bidezko arreta (688 772 772) edo aurrez aurreko arreta eskainiko da Etxelilan. Aurten gainera, handitu egin da eraso matxisten kontrako protokoloa osatzen lagundu duten taberna eta txosna kopurua. Hauek dira: Danak Etxea!, Kresala Kultur Elkartea, Plazagañi, Txosna Batzordea, Anaitasuna, Arrantzale, Alai, Beikozini, Boga-Boga, Idoia, Noya, Sokoa eta Txanpa.

Inma Laka da aurtengo omendua. Andramari jaietan herritarrak omentzeko tartea ere egoten da eta aurten, udal gobernuak, Inma Laka omentzea erabaki du. Urtza Alkorta Arrizabalaga alkatearen esanetan, Inma Lakak Ondarroako emakume askok musutruk eta isilean egindako lan guztia ordezkatzen du: “Artelan elkartean, historiazaleetan, ikastolaren sortzaileetako bat, ongizate elkarteetan.. makina bat isilpeko lan. Ikusi genuen San Juan suaren antolaketan, ikusiko dugu umeen eguneko txokolatadan, buruhandiekin, erraldoiekin… Eskerrik asko herria egiteagatik, biba zu Inma, eta gora Ondarruko andrak!”. Berea izango da Leokadiren jaitsieran alkate eta udal ordezkariekin batera Musika Plazan ikurriña igotzeko ohorea.

[IRAKURRI HEMEN JAIETAKO EGITARAUA]

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina