Gaur zabalduko da II.Arri-Botx bertso paper lehiaketan parte hartzeko epea. Ondarroan bizi edota Ondarroako ikasle diren 18 urtetik beherako gazteek, apirilaren 12ra arte izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.
Neurri eta gai libreko hiru bertso osatu beharko dituzte parte hartzaileek. Lanak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute. Lehiaketan bi maila bereiziko dira, 12 urte artekoa eta 13-18 urte bitartekoa. Bi mailetan bertsolaritzarekin zeriskusia duten sariak banatuko dira eta maiatzaren 24an Beikozinin, 17:30ean izango den Bertso Topaketaren ekitaldian banatuko dira. Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak oinarrietan daude.
Ondarroako Udalak ekimen honen bitartez bersolaritzarako zaletasuna gerturatu nahi die herriko gazteei. ‘Garrantzitsua da bertsolaritzarekiko ezagutza gaztetatik jasotzea eta lehiaketa hau horretarako aitzakia bat da, gazteak eta bertsoa elkarrengana gerturatzeko’ adierazi du Iñaki Lersundi kultura arloko zinegotziak.