Bihar, martxoak 18, 18:30ean etxea lagatzeko prest dauden herritarrekin egitekoa zen bilera Udaletxean izango da. Hasiera batean Kofradia Zaharrean egitekoa zen bilera baina Kofradia Zaharrean beste ekintza batzuk egongo dira eta beraz, bilera udaletxean egingo da azkenean.
Etxe hutsak dituzten herritarrei informazioa zuzenean emateko izango da batzarra. Bilera horretan, ALOKABIDEko teknikariak egongo dira zehaztasun eta argibide guztiak emateko etxea lagatzeko prest dauden herriarrei.