Ibaiondo parkean birziklatzeko zamar ontziak jarri ditu Udalak

0

Kamiñazpiko Ibaiondo parkean hondakinak sailkatzeko potoak jarri ditu Ondarroako Udalak. Herritarrekin kontsulta egin ostean hondakinentzako poto horia, urdina eta marroia ipini ditu. Aurrerago Itsasondoko parkean eta beste hainbat tokitan ere jarriko dituzte gehiago baina aurretik herritarrekin kokapenaren inguruko kontsulta egin nahi du ingurumen batzordeak.

Ontzi horian, plastikozko ontzi arinak eta latak bota behar dira. Urdinean, paperak eta kartoiak. Eta marroira ostera mota guztietako janari hondakinak bota behar dira. Errefusa edo birziklatu ezin diren hondakinak (zigarro hondakinak, pardelak…) berriz, aurretik jarrita zegoen zamar ontzi grisera bota behar dira. Hondakinen inguruko zalantzaren bat badaukazue hurrengo hiztegian argitu ahal izango duzue.

IMG-20160321-WA0013

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina