Lana bilatzen ikasteko tailerrak izango dira Ondarroan

0

Lea Artibaiko Garapen agentziak gazteei zuzendutako lan bila tailerrak antolatu ditu. Apirilean lau ikastaro antolatu dituzte Ondarroan, erabakiak hartzeko gaitasuna, ekintzailetza, gaitasun transbersalak eta sormena lantzeko hain zuzen ere. Tailer eta ikastaro guztiak Kofradia Zaharrean izango dira eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da www.leartibai.com helbidean, 645 009 475 telefonoan edota leartibai@leartibai.com helbidera mezua idatzita.

Ondarroav5

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina