Bikain Urkidi Etxebarria eta Iñaki Lersundi Arrizabalaga Bizkaiko bertsolari Txapelketan lehiatuko dira. Lersundik domekan izango du bere lehenengo saioa Berrizen eta Urkidik ostera, apirilaren 23an Erandion. Bi saioak 17:30ean izango dira. Ondarroan ere apirilaren 24an txapelketako saioa izango da 17:30ean Beikozinin.
Ondarroako Udalak, bertsozaletasuna bultzatzeko asmoz, bertso ikastaroa antolatu zuen duela lau urte eta ikastaro ordutik ‘Bertsutan’ bertso eskolak martxan dirau. Lersundi eta Urkidi bertso eskolako kideak dira eta aurten txapelketan parte hartzera animatu dira.