Liburuaren egunaren harira nanoipuinak argitara

0

LIBURUAREN EGUNA hil honen 23an da. Guk libururik ez baina argitalpen dotore bat egin dugu: nanoipuin bilduma eder bat, orri markatzaile moduan erabil dezakezu edo apaletan bistan ipini eta nahi duzunean irakurri.

– Zeeeer? Nano, bilduma…, apaletan ipini? ze demontre?

– Bai, nanoipuin bilduma bat. Azken lau urteotan nanoipuin lehiaketa bat antolatu dugu eta saritutako ipuinak ageri dira bilduma horretan.

Formatu txikia du, hain txikia ze liburuko orriak markatzeko erabili ahal duzu, errez izan dezakezu eskuartean, etxeko edoezin txokotan ipini, aldean eroan nahi duzun tokira, eta, garrantzitsuena, nahi duzun moduan irakurri.IMG_20160418_122213664

Ipuin bakoitzak 130 karaktere besterik ez du; 12 nanoipuin, gure lehiaketako 4 edizioetan saritutako ipuinak.

Eta gainera, izatez, orri markatzaile bat da, bueno. laukoitza, baten ordez, lau orri markatzaile izan ditzakezu, banan-banan ebakiz gero.

– Orduan, argi daukat, bai aldean eroango dudala: ikusi, irakurri, gozatu, berriro ikusi, berrirakurri.

– Gainera, irudi zoragarriekin, Brontxe marrazkilariak eginak, dotore-dotore!

– Lortu zurea: Udal Liburutegian, Udaletxeko euskara zerbitzuan, herriko paper-dendetan eta liburu-dendetan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina