XII. Ipuin Rallyko sariak banatu dira herriko ikasleen artean

0

Ondarroako Udalak urteak daramatza herriko ikastetxeekin elkarlanean euskara eta literatura sustatzeko asmoz ekimen desberdinak antolatzen, eta horietako bat izan ohi da Augustin Zubikarai ipuin rallya. Aurten XII. aldia izan da eta barikuan (maiatzak 24) egin zen sari banaketa Kofradia Zaharrean. Aurten ere Ana Urkiza eta Leire Bilbao idazle ondarrutarrek osatu dute epaimahaia. Agenda kontuak tarteko sari banaketa ekitaldian egon ezin izan baziren ere, Bilbaok bideo bidez azpimarratu zuen rallyan egondako maila altua, eta esan du besteak beste, irudimena, sormena, ortografia, ortotipografia eta antolakuntzatik emandako esaldia ipuinean nola txertatu duten izan direla kontuan hartu dituzten irizpideak, beste batzuen artean.

Sariak emateaz Urtza Alkorta alkatea eta Irina Alkorta eta Esti Arruti zinegotziak arduratu ziren. Alkateak ere maila altua azpimarratu zuen, eta ikasleak idazten eta batez ere irakurtzen jarraitzera animatu zituen: “gaur ere erakutsi duzue zelako maila dagoen herrian. Jarraitu euskaraz sortzen. Zorionak irabazleoi eta gainontzeko ikasleoi, lan ikaragarria egin duzue eta!”.

Hauek izan dira aurtengo irabazleak eta euren lanak:

LH5 eta LH6

  • Izaga Ituarte Elordi. Jon eta bere ametsa.
  • June Solupe Arakistain. Mundu arraroa.
  • Laia Solabarrieta Arrizabalaga eta Paule Zenarrutzabeitia Guirado. Euri magikoa.
  • Garazi Perez Akarregi. Arrakastaren lagunak.
  • Nahia Epelde Borges. Urizaharren beti poza.

DBH1 eta DBH 2

  • Beñat Urriolabeitia Egiguren. Pokerreko kartaren misterioa.
  • Lur Horta Solabarrieta. Ez nekien.
  • June urresti Iglesias eta June Atxurra Badiola. Ametsak egia bihurtzen.
  • Gorka Martinez de Azagra Martinez de Luco. Lehen “nobel”-a ezintasunarekin.
  • Arane Gonzalez Atxurra. Leni, nire bihotzean gordeta.

DBH3 eta DBH4

  • Leire Ojeda Solorzano eta Eneko Bilbao Etxebarria. Los Angeleseko gaua.
  • Ander Badiola Alzibar eta Aiza Gandarias Solabarrieta. Lulu iragarlearen karta-jokoa.
  • Nerea Laka Belaustegi eta Enara Perez Akarregi. Soluzioa.
  • Olatz Naberan Gartzia eta Alazne Muñoz Ruano. Texas Hold’em amainatua.
  • Ane Martinez de Luco Frias. Hiru-lau sentimendu.

Urtero moduan, ipuin guzti hauek bilduko dituen liburu bat argitaratuk du udalak eta ikasleei banatuko zaie.

Udalak sormenera bideratutako ekimenetako bat da hau. Honez gain, Zubikarai nobela beka ere antolatzen du, idazle izan nahi dutenentzat. Datorren astean aurkeztuko da lehiaketa honen beste aldi berri bat.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina