Abian da XXIV. Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa

0

Ondarroako Udalak martxan ipini du beste urte betez Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Euskarazko sormen literarioa bultzatzeko asmoarekin eta idazle berriei nobela bat argitaratzeko aukera emateko asmoz, aurten ere bi sari izango ditu lehiaketak: 8.000 euroko diru saria eta Elkar argitaletxearekin liburu bat argitaratzeko aukera.

[IRAKURRI LEHIAKETAREN OINARRIAK]

Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Horretarako epemuga 2024ko irailaren 30a izango da.

Nobela lehiaketa irabazten duenak urtebeteko epea izango du proiektu hori nobela bihurtu eta liburu gisa argitaratzeko.

Nobela proiektuak bi modutara aurkeztu daitezke, beti ere ezizenarekin: Udal Erregistroan eskuz entregatuz edo modu telematikoan. Horretarako, klikatu hemen: aurkeztu nobela proiektua.

Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Ordutik, hauexek izan dira sariaren irabazleak eta argitaratu dituzten lanak:

  • 2010: Joxean Agirre: Zwei Frauen (Bi emakume)
  • 2011: Itxaso Araque: Damutzen ez direnak
  • 2012: Garbiñe Ubeda: Hobe isilik
  • 2013: Garazi Kamio: Orube abandonatuak
  • 2014: Jasone Osoro: 12etan bermuta
  • 2015: Miren Gorrotxategi: 33 ezkil
  • 2016: Katixa Agirre: Amek ez dute
  • 2017: Xabier Etxeberria: Berriro itzuliko balitz
  • 2018: Eneko Barberena: Afrikanerrak
  • 2019: Idoia Garzes: Mendiko gaitza
  • 2020: Lander Garro: Faith
  • 2021: Mikel Alvarez Sarriegi: Euskalia
  • 2022: Patxi Zubizarreta: Loak ezkutatzen duena.
  • 2023: Karmele Mitxelena eta Goio Ramos. Aurtengo Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko dituzte euren lanak.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina