Euskaraz jolasteko ‘Parketarrak’ ekimena Ondarroan

0

Datozen egunetan Ondarroako kaleetan jolas egiteko ekintzak burutuko ditugu, parkeetan eta umeen jolasguneetan euskaraz jolasteko tresnak eskaintzeko helburuarekin. Hori dela eta maiatza eta ekainean martitzenetan 3 urtetik 9 urtera arteko umeentzat euskarazko jolasetan ariko dira bertaratutakoak.

Jolasak bi parke hauetan egingo dira:
– Kamiñazpiko parkean: 3-5 urte bitartekoentzat, umeak heldu batekin batera etorri behar dira.
– Zaldupeko frontoi inguruan: 6-9 urte bitartekoentzat

Maiatzaren 17an hasi eta ekainaren 7ra arte martitzenero errepikatuko da aipatutako ekintza 17:0etatik 18:30era. Saio guztietan bina dinamizatzaile arituko dira lanean. Eguraldi txarra eginez gero, aterpean egingo dugu, inguru horietan bertan.

BIXIKAN IBILI!!! eta ONDO PASA!!

Parketarrak_kartela

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina