Etxez aldatu behar izan duten San Ignazio kaleko bizilagunek aurrerantzean ere hondakin organikoak ate aurrean lagatzen jarraitzeko aukera izango dute etxebizitza berria definitutakoan. Horretarako, hurrengo hilabeteetan izango duten bizilekuaren helbide eta zenbakia zehaztu beharko dituzte Ondarroako Udalean ekainaren 1a baino lehen. Datu hauek hurrengo telefono zenbakira deituta laga beharko dituzte herritarrek: 94 683 3676. Telefonoz deitzeko aukerarik ez dutenentzat helbide elektronikoa ere eskuragarri jarri du Ondarroako Udalak.
Etxea laga behar izan duten San Ignazio kaleko bizilagunak hondakin organikoak ate aurrean lagatzen jarraitu ahal izango dute
0
Elkarbanatu.