Itsasaurreko parkean birziklatzeko ontziak jarri ditu udalak

0

Herritarrekin kontsulta egin ostean Ondarroako Udalak Itsasaurreko parkean birziklatzeko ontziak jarri ditu. Aurrerago herrian ontzi gehiago jartzeko aukera aztertzen jarraituko du Ingurumen Batzordeak.

Ontzi horian, plastikozko ontzi arinak eta latak bota behar dira. Urdinean, paperak eta kartoiak. Eta marroira ostera mota guztietako janari hondakinak bota behar dira. Errefusa edo birziklatu ezin diren hondakinak (zigarro hondakinak, pardelak…) berriz, aurretik jarrita zegoen zamar ontzi grisera bota behar dira. Hondakinen inguruko zalantzaren bat badaukazue hurrengo hiztegian argitu ahal izango duzue.

IMG-20160510-WA0004

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina