Errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko akordioa sinatu dute entitate finantzariek eta Ondarroako Udalak

0

Herritarrek errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko akordioa sinatu dute Ondarroako Udalak eta entitate finantzariek. BBVA, Felix aholkularitza, Fideslan, BBK, Kutxabank, Laboral Kutxa, CaixaBank, Lagunkor eta Torrealdayk sinatu dute gaur goizean akordioa.

IMG_20160524_111457349

Udalak bere aldetik, kanpaina bat abiatzeko konpromisoa hartu du, «Errenta Aitorpena, euskaraz» izenekoa, herritarrek jakin dezaten errenta aitorpena euskaraz egiteko zer baliabide dituzten eta errenta aitorpena euskaraz egin dezaten bultzatzeko. Hainbat bide erabiliko ditu horretarako, hala nola, komunikazio ekintza hauek: etxeko atarietan kartelak eta propaganda zabaldu, sare sozialen bidez aukeren berri eman, Udal barriak udaleko komunikazio euskarrien bidezko zabalkundea, hiztegiak herritarren eskura ipini; eta kanpainaren amaieran, datuak jasoko ditu eta publiko egin.

Entitate sinatzaileek berriz, bezeroak euskaraz egitera animatu; bezeroei aitorpena euskaraz egiten lagundu, ahoz zein idatziz; aitorpena euskaraz egiteko eskatu, eta kanpainaren amaieran, euskaraz egindako aitorpenen kopurua eta portzentajea jaso eta Udaletxera bidaltzeko konpromisoa hartu dute.

Euskaraz egindako aitorpenen kopuruak goranzko joera dauka gure herrian eta joera hori mantentzea da udalaren helburua. 2013an %35,25 aitorpen egin ziren euskaraz eta 2014an berriz %39,90. ‘Euskarazko errenta aitorpenen kopurua goranzkoa bada ere euskararen ezagutza %79,10 dela kontuan hartzen badugu, oraindik ere egiteko lan handia daukagu’ aipatu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak. Udalak bere aldetik errenta aitorpena euskaraz egiteko eta herritarrek egin beharreko gestio guztiak euskaraz egin ahal izateko lanean jarraituko duela gaineratu du alkateak.

Hemen gaur sinatutako hitzarmena ikusgai.

IMG_20160524_112105962IMG_20160524_112217210

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina