Dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala duten seme-alabak dituzten gurasoek osatutako elkarteak Gaituz Sport, por el desarrollo inclusivo de la sociedad a traves de la actividad fisica y el deporte hitzaldia antolatu du bihar, 11:00etan Kofradia Zaharrean. Zapatuan berriz, egokitutako kirolen erakustaldia egingo dute Itsasaurren, 11:00etatik 14:00etara. Eguraldiak laguntzen ez badu, ekintza hau kiroldegian izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Azkenik, Ekainaren 3tik 13ra Gaixotasun arraroetara hurbildu zaitez erakusketa izango da ikusgai, udaleko erakusketa aretoan.