5.500 kilo elikagai batu dira Danonartinen bilketa berezian; eskerrik asko!

0

Danonartin elkarteak azaroaren 24an eta 25ean egin zuen elikagai bilketa berezian 5.500 kilo batu ziren. Herritarrek bai boluntario modura eta bai elikagaiak ematerakoan erakutsitako jarrera eskertu nahi izan dute Danonartineko kideek.

“Kontuan izanda hilabetero gutxi gorabehera 150 laguni ematen zaiola laguntza, 3-4 hilabeterako beharrak asebete ditugu. Aurretiaz udalaren gizarte zerbitzuetatik igaro ondoren, eskatzaile bakoitzari hilean 6 bat litro esne, litro bete olio, gailetak, tomatea, lekaleak,dozena bat arrautza, arroza eta pasta eta 20€ inguruko zesta ematen dizkiogu, beraz, hiruzpalau hilabeterako aurreikuspenak beteta ditugu”, adierazi dute elkarteko ordezkariek.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi izan dizkiete laguntza guztia beharrizana daukaten herritarrei iristea ahalbidetu duten guztiei: “eskerrik asko Ondarroako eta Berriatuako Udalei, gizarte zerbitzuetako langileei, Kalare Deuna Ondarroako Arrantzaleen Kofradiari, La Caixa fundazioari, Aurrera Kirol Elkarteari, Lazkano fruitategiari, urte guztian janari bilketa egiten duzuen dendariei, bolunatrioei eta herritar guztiei”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina