Laboral Kutxa eta Kutxabank finantza erakundeekin hitzarmena sinatuko du UEMAk uztailaren 19an, erakunde horiek udalerri euskaldunetan dituzten bulegoetan euskara hizkuntza lehenetsia izan dadin. Sinadura ekitaldia eta hitzarmenaren mamia jendarteratzeko agerraldia uztailaren 19an egingo dugu, 12:00etan, Azpeitian.
Bi finantza erakundeen bulegoak dituzten udalerri euskaldunetako haibat alkate bertan egongo dira; tartean, Ondarroako alkate Zunbeltz Bedialauneta ere.
Honakoak dira bi finantza erakundeen bulegoak dituzten UEMAko herriak:
Bizkaian: Aramaio, Lekeitio, Ondarroa, Markina-Xemein eta Bermeo.
Gipuzkoan: Bergara, Azpeitia, Antzuola, Deba, Getaria, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Tolosa, Usurbil, Zarautz eta Zumaia.
Honakoak, berriz, bietako baten bulegoa dutenak:
Otxandio, Atxondo, Aulesti, Berriatua, Busturia, Dima, Ea, Alegia, Anoeta, Elgeta, Legorreta, Segura, Zaldibia, Zestoa, Amezketa, Berastegi eta Lizartza.