Plaiko zubiaren egitura mugitu egin da eta Udalak herritarren segurtasuna bermatu arte zubia zarratzea erabaki du. Udaleko teknikariak egoeraren berri emateko txostena prestatzen ari dira berau konpontzeko eskumena duen Bizkaiko Ondare Zerbitzuari bihar bertan helarazteko. Horretaz gain, Ondarroako Udalak zubia ikuskatzera etortzeko eskaria ere luzatu dio aipatutako erakundeari baina honek aurretik txostena aztertu nahi du.
Udalak bere aldetik lehentasuna segurtasuna bermatzea dela azaldu du eta horregatik momentuz zubia itxita mantenduko du.