Guraso eskolak antolatu ditu udalak aurten estreinakoz

0

Aurtengo ikasturtean estreinakoz, guraso eskolak antolatu ditu Ondarroako Udalak herritarren eskariei erantzuteko asmoz. Lehenengo saio irekia urriaren 4an 17:30ean izango da Gaztelekuko lokalean. Bertan, “Oinarri sendoa duen haurtzaro baten alde” gaia jorratuko dute bertaratutakoek, Nerea Mendizabal psikopedagogoarekin batera. Urrian hasi eta ekainera bitartean, guraso eskoletako 9 saio izango dira.POSTERRA-A3

Lehenengo saioa irekia izango da, eta bertan parte hartzen dutenen artean zehaztuko dituzte hurrengo zortzi saioetan landuko diren gaiak. ‘Guraso eskolak herritarren beharrei erantzuteko izan behar direla uste dugu, horregatik beraientzat interesgarri diren gaiak hautatzeko aukera eman nahi diegu lehenengo saio honetan’ azaldu du Eneritz Basurko hezkuntza zinegotziak. Horrenbestez, oraindik gaiak zehaztu gabe badaude ere udalak hurrengo saioetarako egunak ezarri ditu: azaroaren 8an eta 29an, urtarrilaren 10ean, otsailaren 7an, martxoaren 7an eta 28an, maiatzaren 2an eta ekainaren 6an izango dira hurrengo saioak. Azaroan eta martxoan bi saio izango dira tartean gabonetako eta aste santuko oporraldia izan delako.

Urriaren 4ko saioan parte hartzea doakoa izango da baina hurrengo eskoletan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko dute bertaratutakoek. Hiru saiotarako matrikulak, 5 euroko kostua izango du.

Herritarren eskariak bideratuz

Herritarrek eta guraso elkarteek egindako eskariak bideratzeko helburuarekin antolatu ditu aurten Guraso eskolak Ondarroako Udalak. ‘ Hainbat lekutatik iritsi zaigu udalera premia honen berri beraz aurten, hezkuntza batzordean ahalegin berezi bat egin eta 9 eskola saio izango ditugu Ondarroan’ azaldu du Basurkok.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina