Udalak herritarren eskaria bideratu ostean anbulategiko atea aldatu dute

1

Duela hilabete batzuk herritar baten eskaria jaso zuen udalak anbulategiko atearen irisgarritasun ezaren inguruan. Aipatutako herritarrak anbulategiko atea bertaratzen ziren askorentzat irekitzeko zailtasunak zituela zioen eta hau ate automatikoen ordez ordezkatzea eskatu zuen.

Udalak aipatutako eskaria ongizate batzordera bideratu du eta bertan anbulategiko ordezkariek atea aldatu dute.

Aurrerantzean ere udalak herritarren eskariak kontuan hartzeko konpromisoa bere gain hartzen du, guztion artean guztiontzako Ondarroa bat eraikitzen jarraitzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. kaixo,

    eskertzen da udalak herritarren eskaerak kontutan izatea.
    Zaldupenko polikiroldegian ere ez da betetzen irisgarritasunaren baldintzak, hemen ere ate automatikoak ezarri beharko lituzke udalak…

Idatzi zure iruzkina