Guraso eskolaren bigarren saioa izango da azaroaren 8an

0

Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa izango da hurrengo azaroaren 8an guraso eskoletan landuko duten gaia. Nerea Mendizabalek gidatuko duen guraso eskolaren bigarren saioa 17:30ean izango da Etxelilan. Dagoeneko eskolako parte hartzaileen zerrenda itxita dago, 65 pertsonak eman baitute izena.

Bertan nolako harremanak izan nahi ditugun aztertuko dute parte hartzaileek. Jartzen ditugun jokaerak helburu honetara eramaten gaituzten edo ez, eta ez bada horrela, gure inguruko pertsonengandik hurbil egoteko eta gutako bakoitzarentzat garrantzitsuak direnak lortzen lagundu gaitzakena aurkeztuko da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina