Euskararen aldeko danborradan parte hartzeko entseguak hasiko dira hurrengo astean

0

Aurten ere Abenduaren 3an, eguerdiko 12:00etan, Euskararen Nazioarteko eguna dela eta, euskararen aldeko danborrada  izango da Ondarroan. Danborradarako entsaioak Azaroaren 30, Abenduaren 1 eta Abenduaren 2an izango dira Zaldupe Eskolako aterpean. Bi saio egongo dira 16:30-17:15etara eta 17:15-18:00etara.

Etxetik entsaiatu nahi izan ezkero, bideoak Hondar Ahua guraso elkartearen web orrialdean dituzue www.hondarahua.eus. Izena emateko inprimakia ere Hondar Ahua guraso elkartearen web orrialdean dago eskuragarri eta azken eguna Azaroaren 25a izango da.

Egun horretan ondarrutar guztiak “Euskarak batzen gaituelako” lelopean euskararen alde tanborra jotzera animatu dituzte antolatzaileek. “Guk euskaraz, zuk zergaitik ez” eta Oskorriren “Sautrela” doinuari danbor hotsa ipiniko dizkiete eta aurten Imanol Urbietaren omenez abesti berri bat estreinatuko dute, berak euskarari eta euskal kulturari utzitako ondarea plazaratu asmoz.

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina