Irisgarritasuna bermatzeko asfaltatze lanak burutzen ari da udala Artibai kalean

0

Herritarren irisgarritasuna bermatzeko asfaltatze lanak burutzen ari da Ondarroako Udala Artibai kalean. Asfaltatze lanez gain, zebrabideko pasabidea ere jaso egin du. Lanak gaur bukatuko dituzte langileek eta ahalegin honekin herrian irisgarritasuna bermatzeko dauden zailtasunak murriztu nahi ditu udalak. ‘Apurka-apurka herritar guztien irisgarritasuna bermatzeko lanak egiten ari gara, denon Ondarroa eraikitzeko helburuarekin’ azaldu du Eneritz Basurko Hirigintza zinegotziak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina