Bizkaiko Foru Aldundiak Plaiko Zubia konpontzeko asmoa azaldu du

0

Bizkaiko Foru Aldundiak orain arte itxita egon den Plaiko zubia konpontzeko asmoa agertu du. Gaur bertan, teknikariak izan dira zubia aztertzen eta horren ostean, zubia berriro ere irekitzeko lanen proiektua gauzatuko du.

Ondarroako Udala pozik dago berriro ere herritarrek zubia erabili ahal izango dutelako baina aldi berean bere kezka ere agertu nahi izan du, izan ere, Aldundiak egindako lanen ostean, litekeena da berriro zubia zabaltzeko aukerarik ez izatea. ‘Zubia ez da udalarena eta beraz guk ezer gutxi egin genezake baina zubiaren balio historikoa mantendu eta zabaltzeko aukera bere horretan lagatzeko eskaria egin nahi diogu Aldundiari’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina