Kamiñazpiko parkean eraberritze lanak egin nahi ditu udalak baina egin beharreko aldaketak zeintzuk eta zertarako izango diren herritarrek erabakiko dituzte parte hartze prozesu baten bitartez. Herritar guztiek parte hartzeko aukera izango dute aipatutako parte hartze prozesuan, baita etxeko txikienek ere. Hasiera batean, lehenengo parte hartze saioa otsailaren 11n egitea aurreikusita zeukan udalak baina agenda kontuak tarteko prozesuaren hasiera aste betez atzeratzea erabaki du udalak. Beraz, lehenengo hitzordua, otsailaren 18an, 11:00etan izango da Kamiñazpiko parkean.
Kamiñazpiko parkea eraberritzeko parte hartze prozesuaren lehenengo saioa otsailaren 18ra atzeratu du udalak
0
Elkarbanatu.