Bizkaiko taldekakoa jokatuko da barikuan Ondarroan

0

Bizkaiko taldekako txapelketa jokatuko da barikuan, martxoak 10, Ondarroan. Arri-Botx Bertsutan, Koipelustre’s eta eta abarrak taldeak lehiatuko dira barikuan. Lehenengo saioa 19:00etan izango da Anaita tabernan, 20:30ean Gaztetxean eta afalostean 23:00etan Beikozinin.

Bizkaiko Taldekakoa martxan dago jadanik. Lehenengo fasean 30 taldek parte hartuko dute, eta hiru talde helduko dira ekainaren 3an jokatuko den finalera. Seiko parte hartzaileko taldeak (edo gehiagokoak) izango dira: hiru bertsolari, epaile bat, gai-jartzaile bat eta laguntzaile batez osatuko dira. Hiru talderen artean jokatuko dira saioak, eta batek egingo du aurrera, hurrengo fasea jokatzeko.

Taldekakoaren helburua nagusia Bizkaiko oinarria indartzea da, eskualde eta bertso eskolen arteko elkargune ludiko bat sustatzea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina