Antzerkia eta Zine Txiki Aste Santuetan Ondarroan

0

Apirilaren 14an, Eneritz Artetxeren Karramarroa antzerkia eta apirilaren 17an, Zinetxiki izango dira Ondarroan. Bi kultur ekimenak Kofradia Zaharreko bigarren solairuko areto nagusian izango dira.

Karramarroa antzezlana 16 urtetik gorakoentzako izango da eta 19:30ean hasiko da. Sarrerak 3 euroko kostua izango du eta Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira aurrez. Zinetxiki laburmetrai saioa aldiz, 18:00etan hasiko da eta sarrerak 2 euroko kostua izango du eta 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekimena izango da. Bigarren ekintza honetarako ere sarrerak Turismo Bulegoan erosi ahal izango dira aurrez.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina