Antxoa eguna antolatzeko herriko talde eta tabernariekin bilerak egiten ari da udala

0

Aurtengo Antxoa Eguna Maiatzaren 13an izango da eta aurreko urteetan ez bezala aurten Ondarroako Udala arduratuko da eguna antolatzeaz. ‘Orain arte antolaketa lanetan ibili direnak aurten kale egin dute eta ondarrutarrentzat egunak daukan garrantzia ikusita, udalak, antolaketa geure gain hartzea erabaki genuen’ azaldu du Iñaki Lersundi kultur zinegotziak. Hori horrela izanda, udalarentzat ezinbestekoa da jaia antolatzeko lanetan herriko talde eta eragileek ere parte hartzea, dagoeneko udalak bilera bi egin ditu herriko tabernariekin eta elkarte gastronomikoetako kideekin.

Tabernariekin hurrengo hitzordua apirilaren 24an izango da, 18:00etan udaletxeko 2. solairuko batzar gelan. Antxoa egunaren egituraren inguruan berba egingo da; tabernarientzako antxoa pintxo lehiaketaren inguruan, zeintzuk taberna dauden prest antxoa pintxoak ipintzeko egun horretan, kale animazioko ekintzak, …

Antxoa pintxoak ipintzeko prest dauden tabernek Kofradiak emandako antxoak jasoko dituzte, ondoren euro baten truke saltzeko konpromezuarekin.
Orain arte, Alai, Kabia, Idoia, Txanpa, Kirrixki, Beikozini, Xirula, Kulixka eta Arrantzalek eman dute izena baina interesa duten tabernek, bileran bertan, edota apirilaren 26a baino lehen 94 683 3669 telefonora deituta edo jrosa@ondarroakoudala.net helbidera idatzita eman ahal izango dute izena.

Antxoa pintxo lehiaketan parte hartu nahi dutenek ere, apirilaren 26a baino lehen eman behar dute izena 94 683 3669 telefonora deituta edo jrosa@ondarroakoudala.net helbidera idatzita.

Herriko arlo ezberdinetako elkarteek ere deituta daude apirilaren 26an, 18:00etan izango den bilerara, horien laguntza ere garrantzi handikoa delako (Antxoa Egunaren inguruan ekintza ezberdinak antolatzeko eta antxoak saltzeko ipiniko diren standetan egoteko).

Azkenik, maiatzaren 4an, 19:00etan, beste bilera bat egingo da elkarte gastronomikoekin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina