‘Hezurretako minak, artrosia, erreuma, desgastea… zer dira eta nola aurre egin’ hitzaldia antolatu dute Antiguako Ama Elkartean, Zahartzaro aktiboaren nazioarteko egunaren harira. Hitzaldia apirilaren 26an izango da, 18:00etan Antiguako Ama Elkartean eta Mikel Odriozola medikuak emango du.
Hitzaldiaren ostean, elkarteko bazkideentzat txokolatada egongo da eta aurrez izena eman beharko da bulegoan.