Regueibertso jaialdiaren ekitaldiak izango da domekan Ondarroan

0

Barikuan hasiko da inprobisazioa ardatz izango duen Regueibertso jaialdia. “Hizkuntzak egiten gaitu. No caminho da lingua” lemapean, ekimenak galegoa eta euskara indartzeko balioko duela uste dute antolatzaileek eta horretaz gain, regueifa eta bertsolaritzaren arteko antzekotasunak eta berezitasunak antzemateko, bi herrietako ikasleen arteko hartu-emanak sortzeko eta elkar ezagutza sustatzeko ere baliagarria izango dela uste dute.

Apirilaren 28tik maiatzaren 1era bitarte, ekintza ugari burutuko dituzte Galizatik Euskal Herrira etorriko diren 50 gazteek. Ekintza gehien-gehienak, gainera, publiko zabalarentzat izango dira.

Gazteek hiru plaza nagusi izango dituzte. Barikuan Areatzan, zapatuan Zeanurin eta domekan Ondarroan. Aurtengo berrikuntza nagusia, egun bat Arratiatik kanpo ospatuko dela da. Ondarroa herriak harreman handia dauka Galizarekin, eta euskaraz bizi den jatorri galizarreko komunitate handia dago bertan. Horregatik, aurten egunetako bat Ondarroan emango dute gazteek.

Apirilak 28, barikua
• 12:00 Arratia BHI istitutuan bertso saioa eta galiziarrei ondo etorria
• 17:30 Areatza ezagutuz, bisita gidatua. Angel Larrea
• 18:30 Oilar lehia, bertsoak eta regueifak. Kalejira Areatzatik
• 21:00 Regueifesta afaria gaztetxean. (bertan agertu eta 3€-ren truke)
• 21:30 Uckaia taldeagaz kontzertu, eta ostean, Zirkinik bez taldeagaz erromeria

Apirilak 29, Zeanuri
• Dantzari eguna. Bazkal ostean, Reguiebertso saioa

Apirilak 30, Ondarroa
• 12:00 Sorpresaz betetako kalejira gidatua. Latxanbre enparantzan hasita
• 14:00 bazkaria Casa Galician (izena emateko Bertsozale Elkartera deitu)
• 18:00 bertsoak eta regueifak kalez kale. Itsas aurren hasita.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina