Gaur egun Ondarroan dagoen terrazen ordenantza sektorearen eta herritarren beharretara egokitu nahi du udalak. Horretarako aste honetan egin du lehenengo bilera eta ekainerako ordenantzarako egokitzapenak adostu nahi ditu herritarrekin eta sektoreko arduradunekin. ‘Garrantzitsua da denon beharrak eta gabeziak mahai gainean ipintzea, horrekin guztion oniritzia izango duen ordenantza diseinatzeko’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak.