Berdura plazako edukiontziak berrantolatuko ditu udalak

0

Inguruko tabernari, merkatari eta herritar guztien hondakinen sailkapenean laguntzeko asmoarekin, eta gai bakoitza dagokion edukiontzira botatzeko lana errazteko, Plaza Berduran eta Alde Zaharrean hondakinak biltzeko edukiontziak berrantolatuko ditu udalak eta Lea Artibaiko Amankomunazgoak.

Aldaketa honen bitartez, Alde Zaharrean, San Inazio kaleko Ortiz aurrean dagoen edukiontzien guneaz gainera, hondakinak sailkatzeko kolore guztietako edukiontziez osatutako bigarren gune bat izatea lortu nahi du udalak. Horretaz gain, tabernari guztiei lana errazteko, botilak era erraz batean botatzeko gurpildun ontzi txiki bat banatuko zaiei.

Zehatzago hauek dira egingo diren aldaketak:

-Merkatu plazako sarreran, Zubi Barriko aldean, gaur egun errefusa batzeko hiru edukiontzi dauden lekuan hurrengoak jarriko dira:

  • Errefusa batzeko edukiontzi bat (grisa)
  • Ontziak eta ontzien hondakinak batzeko edukiontzi hori bat (horia)
  • Beira batzeko iglu berde bat. Honek, 240 litroko erroberadun ontzi txikia altxatzeko beso hidraulikoa izango du (berdea)

-Merkatu plaza barruan, gaur geun papera eta kartoia batzeko bi edukiontzi dauden lekuan:

  • Errefusa batzeko bat (grisa)
  • Papera eta kartoia bateko edukiontzi bi (tapa urdina)

 

 

 

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina