Ondarroako Udalak Errenta Aitorpena Euskaraz egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin batera.
Urtero gora egiten ari da Ondarroan euskaraz egindako aitorpenen kopurua. 2017ko kanpainaren helburua da %45era ailegatzea. Hona hemen aurreko urteetako datu batzuk:
Euskararen ezagutza | Euskaraz egindako aitorpenen bilakaera urterik urte | |||
2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 |
% 79,10 | % 34,70 | % 35,25 | % 39,91 | % 42,8 |
Ondarroan, toki hauetan lagunduko dizute aitorpena euskaraz egiten:
TORREALDAY Aholkularitza | Artibai kalea 18 | 946832975 |
FIDESLAN Aholkularitza | Iparragirre 9, behea | 946833208 |
FELIX QUINTEIRO Aholkularitza | Kantoipe kalea 14, 1.a, ezk. | 946134282 |
LAGUNKOR Aholkularitza | Artabide kalea 12 | 946831802 |
LA CAIXA | Artabide kalea 08 | 946160900 |
LABORAL KUTXA | Artabide kalea 05 | 946831880 |
BBVA | Kantoipe kalea 14 | 946833508 |
KUTXABANK | Kantoipe 14 | 946036987 |
Gutako bakoitzak eska dezake euskaraz egiteko
Kontuan hartuta gutako gehienok autolikidazio proposamena etxean jasotzen dugula, horri eman behar diogu garrantzia. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deitzen dugunean edo internet bidez) euskaraz egin edo eskatzen badugu, hortik aurrera, euskaraz jasoko dugu beti.
Errenta aitorpena egiteko lagungarri, hona hemen hitz-zerrenda bat: