Bertso jaialdia izan da Beikozinin

0

Atzo izan zen III.Arri eta Botx bertso paper lehiaketako sari banaketa ekitaldia Beikozinin eta jendetza batu zen. Nerea Ibarzabal eta Eneko Arrate eskualdeko bertsolariak aritu ziren aurkezle lanetan. Saridunek bertsolaritzarekin zerikusia duen materiala jaso zuten sari moduan. Hauek izan dira aurtengo edizioko irabazleak:

1.taldea:
-Enara Borges

2.taldea:
-Arai Zabaleta

3.taldea:
-Jon Martinez de Azagra Martinez de Luco

4.taldea:
-Oneka Plaza Agirre

Sari Orokorra:
-Laia Landaribar

Ondarroako Udalak ekimen honen bitartez bersolaritzarako zaletasuna gerturatu nahi die herriko gazteei. ‘Garrantzitsua da bertsolaritzarekiko ezagutza gaztetatik jasotzea eta lehiaketa hau horretarako aitzakia bat da, gazteak eta bertsoa elkarrengana gerturatzeko’ adierazi du Iñaki Lersundi kultura arloko zinegotziak.

Hemen ekitaldiaren bideo eta argazkiak ikusgai:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina