Hitzaldia: Haurren transexualitatea ulertzeko gakoak

0

Maiatzaren 23an, martitzena, ‘Afektibitatea eta sexu aniztasuna heziketarako giltzarri: haurren transexualitatea ulertzeko gakoak’ hitzaldia izango da Etxelilan. Nahia Rojo, Guztiok elkarteko kidea eta Bea Sever, Crysallis EH-ko adingabe transexualen familien  elkarteko kideak, gidatuko dute hitzaldia. Hitzaldia 17:30ean hasiko da.
Munduko hainbat herrialdetan, hainbat elkarte eta erakundek bultzatuta, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna ospatu da hilaren 17an. Ondarroako Udalak egun horrekin bat eginik bere konpromisoa nahi du azaleratu fobia horien guztien aurka eta jendarte anitz baten aldeko jarrerak sustatu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina