Kamiñazpiko parkeari buruzko informazio gunea izango da eguenean

0

Eguenean, ekainaren 1ean, 18:30etatik 20:30etara Kamiñazpiko parte hartze prozesuaren ibilbidea eta emaitzak bistaratuko dira. Horretarako, Kamiñazpiko parkean informazio panelak jarriko dira ikusgai eta honen bitartez, hurbiltzen direnei prozesuaren nondik norakoak zeintzuk izan diren eta lortutako emaitza zein den azaltzeko prest egongo da talde teknikoa.

Kamiñazpiko jaien bezperan egingo da ekimena eta horregatik jai giroa eman nahian hurbiltzen direnentzako mokadutxoa ere egongo da. Azkenik, prozesuan parte hartu dutenek beraien iritzia azaltzeko aukera izango dute bertan eskuragarri izango dituzten inkesta batzuen bitartez.

Prozesuaz gehiago jakiteko hona hemen egindako bileretako aktak:
2017-02-11
2017-03-04
2017-03-18

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina