Udako ekitaldi kulturalak biltzen dituen agenda kaleratu du udalak

0

Ekaina, uztaila, abuztua eta iraileko ekintza kulturalak biltzen dituen agenda kaleratu du udalak. Agenda aste honetan herriko etxe guztietara banatuko da eta horretaz gain, kiroldegian, Etxelilan, Turismo bulegoan, Udal erregistro orokorrean eta udaleko lehenengo solairuan eskuratzeko aukera egongo da.

Ondarroan kultur eta kirol ekintza ugari antolatzen dira urte guztian eta herritarrek horiei buruzko informazioa izan dezaten ekintza guztiak biltzen dituen euskarria atera du udalak. Hurrengo alea urrian aterako du eta bertan udazkeneko ekintza guztiak azalduko dira. Herriko taldeek urria, azaroa eta abendura bitartean herrian zerbait antolatzeko asmoa badute eta agendan agertzea nahi izanez gero bidali informazioa komunikazioa@ondarroakoudala.net helbidera irailaren 15a baino lehen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina