Ekainaren 27an, martitzena, “Transexualidad: hay niñas con pene y niños con vulva” hitzaldia izango da Etxelilan. Sarai Montes Errespetuz elkarteko lehendakaria eta Ares Piñeiro sexologoa eta Errespetuz elkarteko idazkariak, gidatuko dute hitzaldia. Hitzaldia 19:00etan hasiko da. Hitzaldia Ondarroako Uxu emakume elkarteak antolatu du.
Ondarroako udalak, jendarte anitz baten aldeko jarrerak lantzeko konpromisoa adierazteaz gain, hori sustatzeko bitartekoak eta informazioa hedatzeko jarduerak sustatzen dihardu.