Agustin Zubikarai XVII. Saria abian da

0

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak euskal kultura aberasteko eta idazleen lana butzatzeko asmoz Agustin Zubikarai saria antolatu dute aurten ere. Nobelak sortzeko bekarako proiektuak irailaren 30era arte ahal dira bidali mrey@ondarroa.eus e-postara.

Deialdi honetara eleberriak idazteko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, eta aurretik beste saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Irabazlearen izena urriaren 31 baino lehen jakinaraziko du Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak.

Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du. Bekaren diru-kopuruaren erdia irabazle izendatu ondoren jasoko du, eta beste erdia idazlana amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena ematen dutenean.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina