Nanoipuin lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 20an bukatuko da

0

Ondarroako Udalak urtero antolatzen duen Nanoipuin lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 20an bukatuko da. Parte hartzaileek mrey@ondarroa.eus helbidera bidali beharko dituzte beraien lanak ezizen batez sinatuta eta datu pertsonalekin batera. Gogoratu nanoipuin bakoitzak gehienez ere 140 karaktere izan behar dituela eta pertsonako bi nanoipuin soilik bidali daitezkeela.

Udalak zabaldutako euskarri batzuetan nanoipuinak bidaltzeko emaila oker jarrita dago eta beraz, lanak aurretik aipatutako emailera bidaltzeko oharra zabaldu du udalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina