‘Liburuen Amuak’ egitasmoa urriaren 28an abiatuko da

0

Urriaren 28an, zapatuan, Anjel Lertxundiren ‘Zu’ liburuaren inguruan mintzatuko dira Liburuaren Amuak egitasmoan. Aurten ere, egitarau zabala prestatu dute Ondarroako literatur zaleek. Hilean liburu bana aztertuko dute parte hartzaileek. Aurten aukeratutako liburuak honako hauek dira:

-Urriaren 28an, Anjel Lertxundiren, ‘Zu’
-Azaroaren 25ean, Philippe Claudelen, ‘Lihn jaunaren biloba’
-Otsailaren 24an, Kattalin Minerren, ‘Nola heldu naiz ni honaino’
-Apirilaren 28an, Annie Ernauxen, ‘Begira zenbat argi, maitea’
-Maiatzaren 26an, Alaine Agirreren ‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’

Saio guztiak, zapatuetan izango dira, 10:00etatik 12:00etara Ondarroako Udal Liburutegian. Literaturaren inguruko solasaldietan parte hartzeko interesa duten guztiek Udal Euskara Zerbitzuan (94 683 2668 edo mrey@ondarroa.eus) edo Udal Liburutegian (94 683 3343 edo liburutegia@ondarroa.eus) eman ahal izango dute izena.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina