Guraso Eskola izango da 0-10 urteko haurren gurasoentzat ‘Agresibitatea eta mugak’ lantzeko azaroaren 14an

0

0- 10 urteko haurren gurasoei zuzenduta izango da datorren saioa. Mugek duten zentzua eta beharra aztertuko dira eta argitasuna emango zaie. Zein muga, Noiz eta Nola jarri eta betetzen ez dituen haurraren atzean zer dagoen hausnartuko da.

Guraso eta hezitzaileei zuzendutako guraso eskolak antolatu ditu Ondarroako Udalak  aurten ere. Eskola gidatzeaz arduratuko dira Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta gizarte hezitzailea eta Ondarroako Udaleko Hezkidetza programako Urtxintxa Eskolako hezitzaileak. Izan ere, aurten, iaz bezala, Ondarroako hezkidetza programak eta guraso eskolak bat egiten dute eskola hauetan.

Guraso eskoletan parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman beharko dute udaletxean bertan, 94 683 3676 telefonora deituta edo aetxaburu@ondarroa.eus helbidera idatzita. Izena emateko hiruhileko bakoitzeko 5 euroko matrikula ordaindu beharko dute interesatuek. Udalak haurtzaindegi zerbitzua ere jarriko du behar duten horientzat.

Udala pozik dago joan den urtean antolatutako eskolek izandako erantzunarekin eta aurten ere gurasoek heziketarako duten premiaz ohartuta esperientzia errepikatzeko apustua egin du. ‘Herriko guraso eta hezitzaileen artean zegoen kezka bati erantzuten saiatu gara, erantzuna ona izan denez errepikatzea erabaki dugu’ azaldu du Eneritz Basurko hezkuntza arloko zinegotziak.

Saio guztiak martitzenetan izango dira 17:30ean eta Etxelilan.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina