Santa Zezili musikarien eguna ospatuko da azaroaren 22tik 25era bitarte

0

Santa Zezili musikarien eguna ospatzeko herritar guztiei zuzendutako egitaraua prestatu du Ondarroako Udalak. Azaroaren 22an hasi eta azaroaren 25era bitartea musikarekin lotutako ekimenak izango dira herrian zehar.

Azaroaren 22an Unanue Udal Musika Eskolako ikasleak kalez kale arituko dira Santa Zeziliko bertsoak abesten, 17:30etatik aurrera. 23an, berriz, Unanue Udal Musika Eskolako Musika Tailerreko ikasleak arituko dira 18:00etan Alaiko eskaileretan “Musikalean” kontzertua eskaintzen.

Larunbatean, azaroaren 25an, goizeko 8:30etan kalejira abiatuko da herrian barrena Ondarroako eta Debako Txistulari Taldeen, eta Ondarroako Metal Taldearen eskutik. Gaualdean berriz, Andra Mari elizan kontzertu berezia izango da, Ondarroako Txistulari Elkartea, Unanue Kamara Korala, Kantaize Abesbatza, Ondarroako Metal Taldea eta Unanue Udal Musika Eskolako Olatukantu koroaren eskutik.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina