Txilixoka eguna: herriko musikarien festa

0

Abenduaren 2an ospatuko da Txilixoka Musika Kolektibu aurkezteko festa eguna. Eguerditik hasi eta gauera arte izango dira herri-bazkaria (tikeak sare sozialen bidez eta tabernetan salgai jarriko dira), formatu eta musika-estilo guztietako kontzertuak eta bertso-saioa izango dira besteak beste. Alamedan jarriko den karpan izango da egitaraua.Gainera, txosna ere izango da, eta irabazitako diru guztia kolektiboaren beste egitasmo berrietan erabiltzeko bideratuko da.

Estilo eta ibilbide ugaritako taldeekin gozatzeko aukera izango da: Biren, Keu, Piztiak, Beta, Markos Untzeta & Esku Hutsik, Gatz, Azalera, Itzalak, Hara!, Ardi Baltzak, ADR, Lau P4 eta √úther izango dira eszenatokian.

Txilixoka Musika Kolektibu 2017ko udaberrian sortu zen, herriko entsegu lokaletako musikariak bildu, antolatzeko beharra ikusita. Sormena bultzatu, lokalen erabilera erregulatu eta sortzaileen arteko harremanak sendotzea du helburu, kolektiboan dagoen jende desberdina elkartuz.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina