Alde Zaharrean hondakin organikoak biltzeko edukiontziak jarriko dituzte datorren astean

0

Herriko beste guneetan bezala datorren astetik aurrera, Alde Zaharrean ere hondakin organikoak jasotzeko edukiontziak jarriko ditu Lea-Artibai Amankomunazgoak. Edukiontziak jartzen diren momentu beretik erabili ahal izango dituzte herritarrek.

Ondarroako Udalak urrats berri honekin orain arte atez-ateko bilketarekin jasotako hondakin organikoen kopurua igo nahi du. ‘Gure helburua epe laburrean hondakinen %70 sailkatuta jasotzea da eta horretarako beharrezkoak diren bitarteko guztiak jarriko ditugu martxan’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak. Herritarren erantzun ona ere azpimarratu nahi izan du udalak. ‘Jakin badakigu herritarren aldetik erantzun ona izan duela hondakin organikoak edukiontzien bidez jasotzeko kanpainak, baina aurretik herriko 200 familiak egindako ahalegina ere azpimarratu nahi dugu, urratsez urrats hondakinak gaika sailkatzeko kopurua igo behar dugu eta bide horretan ahalegin guztiak ondo etorriak izango dira’ gaineratu du alkateak.

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina